Mankomunitatean euskaraz jolasten gozatzeko aukera izango dute umeek azaroa heldu arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 1a, 23:06

Irailarekin batera berriro heldu da Euskaraz Olgetan ekimena eskualdera. Uribe Kostako Mankomunitateak urte bat eta 10 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat antolatutako jarduerak Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen garatuko dira. Ekimen horrek guraso eta seme-alabak euren artean euskaraz jolastea sustatu nahi du, besteak beste, ume txikiek euskararekiko jarrera ona har dezaten. Ekimena atzo abiatu eta urriaren 28an amaituko da. Denbora tarte horretan hainbat ekimen antolatu dute astelehen, astearte, ostegun, larunbat eta igandetan, astegunetan arratsaldez eta asteburuetan goizez. Egitaraua eskuratzeko sakatu hemen (pdf). Argazkian, besteak beste ipuin kontalariekin gozatu ahal izango dute gaztetxoek / © Gorliz.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun