 Uribe kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua k herritarrentzako hiru kurtso antolatu ditu: gurasoentzako euskara ikastaroak, etorri berrientzako Aisa hizkuntza harrera ikastaroak eta bizkaiera ikastaroak. Lehenengoa, astean hiru orduz nork bere mailan euskara ikastea du xede, iraunaldia 100 bat ordukoa izango dela. Aisa delakoan, berriz, astean lau orduz etorri berriek euskal gizartea, ohiturak, eta abarrekoak ezagutzea eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea du helburu eta iraunaldia 60 ordukoa izango da. Azkenik, euskaraz dakitenek bizkaiera ezagutzeko edota ezagutzan sakontzeko ikastaroa astean hiru edo lau ordutan garatuko da, guztira 100 eta 120 ordu bitartekoan emango dituztela. Argazkian, ekimenean parte hartzen duen Uribe Kostako AEK-ko arduraduna, Iratxe Marta.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!