Bi gazte zauritu ziren atzo Berangon izandako trafiko istripu ikusgarrian. Izan ere, bidaiatzen ziren autoa errepidetik atera, murru bat bota eta irauli egin zen, gidaria eta laguntzailea ibilgailuaren barruan harrapatuta gelditu zirela. Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuz "Gara" egunkariak jakinarazi duenez, istripua asteartean gertatu zen gaueko 22:30ean, Berango eta Unbe lotzen dituen Bi-3733 errepidean. Halere bidaiariak ateratzeko lanak hurrengo eguneko goizaldera arte luzatu ziren. Suhiltzaileek bi pertsonak erreskatatu ostean osasun zerbitzuetako beharginek Gurutzeta ospitalera eraman zituzten arreta medikua emateko, nahiz eta gazteak nor bere kordean egon eta zauri arinak izan. Ertzaintza istripuak eragin zuten arrazoiak ikertzen ari da. Argazkian, auto istripu baten artxiboko irudia / © Leioa.net