Sopelako Salerosleen Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, denboraldi amaierako azoka antolatu du asteburu honetarako, bihar, ostirala hasi eta igandera arte, alegia. Gure Merkadillo (sic) deitutako azoka hori Udaletxeko plazan jarritako karpa batean izango da. Bihar, ostiralean, arratsaldeko 4etatik 8etara egongo da zabalik. Larunbatean, berriz, goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara eta igandean, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek adierazi dutenez, "azoka sopeloztarren bilgune izango da eta bertara gerturatzen direnek prezio berezian erosi ahal izango dituzte hainbat artikulu: haur zein helduentzako moda-gaiak, oinetakoak, bitxiak zein oparitzeko artikuluak. Azokak garrantzia hartu du auzotarren artean eta jendetza biltzen du beti". Argazkian, Gure Merkadillo delako azokaren aurreko edizioa / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.