Bizkaiko Lan ikuskaritzaren arabera, Igeretxe hotela kudeatzen duen enpresaren jarrera "Kode Penalean aurreikusitako hainbat delitutan eror daiteke, Gizarte Segurantzako kotizazio ordainketetan iruzurra egiteagatik eta menpean dituen langileen oinarrizko eskubideak bortxatzeagatik". Izan ere, lan jazarpeneko kontuaz gain, enpresak hainbat salaketa jaso ditu soldatak ez ordaintzeagatik. Hoteleko harreragilearen kasuan, lau hilabete eta aparteko saria zor zizkioten denuntzia jarri zuenean.
2009ko ekainean, CCOO sindikatuak Igeretxe hotela "deskapitalizazioaren" bidez ixteko arriskuan zegoela salatu eta "premiazko neurriak" hartzea eskatu zion enpresari, Getxoko Udalari eta Bilboko Portuaren Agintaritzari.