Baina aisialdi eta ekintza dibertigarriak egiteaz gain, ume hauek hainbat mediku espezializatuekin izan dira euren osasuna baloratzeko, eta Leioan izan diren aste hauetan euren elikadura ere hobetu dute, barazkiak, fruta eta esnekiekin batez ere, basamortuan lortu ezin ditzaketen produktuak, hain zuzen ere.
Horretaz gain, "bost ume horiek ez dira esku hutsik joango" ziurtatu dute tokiko iturriek: Udalak eskolarako materiala oparituko die, eta hartu dituzten familiek pakete berezia emango dizkiete euren familiekin gozatzeko: jatekoa, arropak, zapatak eta bestelakoak.
Beraz, ostiraleko jaialdi bereziarekin gazte horien agurra modu berezi batean ospatu nahi dute Fath elkarteak eta Leioako Udalak, baina horretaz gain aste hauetan zehar haurrak hartu dituzten familiei eskerrak emateko momentua izango da, "euren solidaritatea eskertzeko".