Amaiur eta aurresku zein bakailao txapelketak izango dira Ondizko jaietako osagarri nagusiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 2a, 19:18

Bihar, ostiralarekin, abiatuko dira Ondizko jaiak, Udalaren Kultur Arloak zuzenean azpikontraten bitartez kudeatzen dituen Leioako auzo jai bakarrak, alegia. Jai batzordearen hutsunean, Ondizko urteroko egitarau ia berbera ekarriko dute aurten, lehenengo eguneko trikipoteoa edo igandeko erreskate txakurren erakustaldia bidean gelditu eta musikariak aldatu direla. Halere, azkenean urtero gertatu bezala, jai giro alaitsua nagusi izango da Ondizko jaietan. Besteak beste, Aurresku txapelketak mende erdira heldu izanak, ohiko bakailao txapelketak, Amaiurren erromeriak eta Leioako Waterpolo taldeak kudeatutako txosnak auzotarrak eta inguruko herrietako biztanleak erakarriko dituzte. Argazkian, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 50. urteurrena izango da igandean / © Kultur Leioa.

Egitaraua:

Irailak 3, ostirala
17:00 Txupinazoa
17:00 haur ekintzak, tailerrak eta puzgarriak
18:30 play-back txapelketa
19:30 mozorro gaua
23:30 kontzertua: Baketazo eta basaki. Ondoren, musika txosnan DJ Poleroren eskutik.

Irailak 4, larunbata
17:00 haur ekintzak, tailerrak eta puzgarriak
19:00 herriko dantza taldeen emanaldia: Gure Ohiturak eta Txikiak Txiki
20:30 sardinada
23:30 erromeria Amaiur taldearekin

Irailak 5, igandea
12:00 Leioako kirol kluben lore eskaintza
12:00 haur ekintzak, tailerrak eta puzgarriak
19:00 50. Bizkaiko aurresku txapelketa

Irailak 8, asteazkena (Andra Mariren eguna)
10:00 txistulariekin kalejira
12:00 meza eta ohorezko aurreskua
13:00 nagusientzako luntxa. Ondoren, musika saioa Otxotearen eskutik.

Irailak 9, osteguna (Andra Maritxuren eguna)
10:00 txistulariekin kalejira.
12:00 meza eta ohorezko aurreskua
18:30 idi-probak: hiru bikote

Irailak 12, igandea (errepikapena)
08:00 bizkaitar erarako bakailao txapelketaren hasiera eta lursailen zozketa.
10:00 txistularien kalejira
11:30 herri kirolak
13:00 Leioako musika banda
14:30 bakailao kazolen aurkezpena
16:00 igel-toka txapelketa
18:00 bakailao txapelketako sari banaketa. Ondoren, erromeria Drindots taldearekin
22:00 jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun