Etzi, larunbatean, Getxo eta Sopela artean dagoen Barinatxe hondartzan Sopelako XII. aireko inauteria antolatuko du
Airetik hegaldi askeko taldeak. Aipatu ekitaldia parapentean egindako mozorro lehiaketa eta erakustaldia da. Aire emanaldia arratsaldeko 15:30ean hasiko da hondartzako itsaslabarreko pasealekuan. Sariak hiru irabazleen artean banatuko dira: lehenengoari 300 euro, bigarrenari 200 euro eta hirugarrenari 100 euro. Lehiaketan parte hartzeko izen ematea doakoa izango da eta saria irabazi ahal izateko, "nahitaezkoa da mozorro batekin hegan egitea", adierazi dute antolatzaileek. Gainera, fotografia lehiaketa ere egingo dute. Horretan irabazleak 100 euro eta bigarrenak 50 euro irabaziko dituzte. Egun osoan zehar janaria eta edaria izango da mozorrotuta agertzen den guztiarentzat. Gaua heldutakoan, DJ Tito eta Masiompa Fusion taldeak arituko dira. Argazkian, iazko aireko inauteria / © Airetik.