Plentziako ezker abertzalea: "Gure ondasun arkeologikoa arriskuan?"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 2a, 20:00

Plentziako Edari Zahartzearen Itsaspeko Laborategia (EZIL) kokatzeko lanak laster hasiko dira. Hori dela eta, Udalak obra horiek jarraitu eta ikertuko dituen arkeologo bat kontratatzeko asmoa duen jakin nahi genuke. Laborategiaren kokalekuan, aurretik ere, topatu izan dira balio arkeologikoa izan duten tresna desberdinak (horien artean, gaur egun herriko museoan aurki ditzakegun hiru aingura, 500 eta 200 urte ingurukoak). Gainera, inguru horri buruzko informazioa bilduta dago, eta mendeetan zehar ontzi desberdinen ainguraleku bezala erabilia izan zen. Beraz, obra horien garapenean urpeko arkeologo adituek parte hartu beharko luketela uste dugu, lehen aipatu dugun bezala, ager daitezkeen aurkikuntzen jarraipena eta ikerketa zehatza egiteko. Azkenik, proiektu horren inguruan informatuak egotea gustatuko litzaigukeela azpimarratzen dugu. Irudian, EZIL proiektuaren diseinu bat / © Plentziako Edarien Zahartzearen Itsaspeko Laborategia (EZIL).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun