Getxo Kirolak elkarteak jakinarazi duenez, programazioaren barnean zenbait mailatako ikastaroak daude eta Hastapenekoa baino maila aurreratuagoren batean izena eman nahi duten pertsonek maila horretan izena emateko egunean egiaztatu beharko dute. Horregatik, iraileko lehenengo egunetan kirol teknikariekin jarri beharko dira harremanetan probaren eguna eta ordua erreserbatzeko. 
Lekurik lortzen ez dutenek itxaronzerrendan eman ahal izango dute izena. Zerrenda hori denboraldi osoan, urritik ekainera, egongo da indarrean. Aurtengo udal kirol egitarauak honako ikastaro hauek eskaintzen ditu: atletismoa, aerobica, saloi-dantzak, dantza modernoa, gimnastika, gimnastika erritmikoa, judoa, karatea, taekwondoa, spinninga, igeriketa, aquagyma, padela, tenisa, strechinga, pilatesa eta yoga.
            
         Getxo Kirolak erakundeko ikastaroetan izena eman nahi duenak datorren asteazkenera arte, irailak 8, tramiteak hasteko aukera izango du. Izan ere, data horretara arte, ordena erabakitzeko zozketan parte hartzeko zenbakiak banatuko dituzte erabiltzaileen arreta bulegoetan. Gainera, azken urteotan bezala, sendiko abonamendua dutenek zenbaki bana hartu behar izango dute. Zozketa irailaren 9an izango da goizeko 10etan Fadurako kiroldegian. Ondoren, izena emateko egunak eta orduak zehaztuko dituen zerrendak Algortako Fadura eta Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegietako iragarki-tauletan zein udal webgunean argitaratuko dira. Gauzak horrela, lehenengo matrikulazioak irailaren 13an egingo dira.