Ertzaintzako
Erne sindikatua hilaren 17an mobilizatuko da Erandioko ertzain-hirian, polizi-gorputz horretako lanpostu kopurua handitu dadin eskatzeko. Aipatu manifestazioa egitarau zabalago baten barruan deitu du sindikatuak. Izan ere, bihar zortzi, hilak 10, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratuko dira eta urriaren 1ean ere Eusko Legebiltzarraren parean arituko dira. Erneren aburuz, Rodolfo Aresek "lantaldea handitzeko ezezkoa" eman du behin eta berriro, tartean ertzainen %18k eskolta lanetan edo Terrorismoaren Aurkako Unitateko beharretan diharduen bitartean. Horrek "pertsonalaren gabeziak" sortu ei ditu kalean eta horrelakoek estaltzeko atsedenean dauden ertzainak "etengabe" lanera deitzea ekarri dute, polizi sindikalisten ustez. Horretaz gain, bere sokako ertzainei lanposturik hoberenak gordetzea lepoartu diote Aresi. Argazkian, Lopez lehendakaria eta Ares Herrizaingo sailburua Erandioko ertzain-hirian pasa den maiatzaren 16an / cc-by Irekia-Eusko Jaurlaritza.
Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.