Uztailean zehar, hainbat jokalariren kontratuak berritu egin ditu klubak eta berrikuntza nagusiak Bizkerren eta Leioan sortu eta azken urteotan katalunian aritu den Saioa Gonzalez Villegas atzelariaren etorrera, Silvia Ruiz erdilariaren igoera eta Manuela Lareo aurrelariaren fitxaketa izan dira.
Eskualdeko eta eskualdean egindako jokalariei dagokienez, azken urteotako ildoari jarraiki, taldeko osagarri garrantzitsuak izaten jarraituko dute. Gauzak horrela, Andere Legina Garcia ordezko atezain arituko da; Eider Hidalgo Ayestak zein Aitziber "Tzibi" Juaristi Caballerok atzelari titular jardungo dute, Saioa Gonzalez Villegas haien ordezko izango dela; Iraia Iturregi Sustatxa eta Arrate Orueta Olabarria, berriz, erdilari titular arituko dira, eta Amaia Olabarrieta Elordui eta Naiara Beristain Gonzalez haien ordezko bihur litezke.