Bost gazte atxilotu dituzte Lutxanako metro geltokian lapurtu dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 3a, 19:49

Gaur goizaldean 20 eta 38 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon, Erandioko metro geltoki bateko txartel-makinak bortxatu dituztelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, goizaldeko ordu biak aldera, Ertzaintzak txanoak zeramatzan gazte talde bat Lutxanako metro geltokiko txartel-makina batzuk bortxatzen ibili direneko abisua jaso du. Ustezko lapurreta egin ostean, turismo batean ihesi egin ei dute horiek. Horren aurrean, Ertzaintzak zaintza dispositiboa ezarri eta gutxira Bilbon ustezko lapurren autoa atzeman du. Autoa Maria Diaz de Haro kale inguruan geldiarazi dute poliziek eta barruko bost gazteak identifikatu ostean, ibilgailuan txanponez beteriko hainbat poltsa atzeman dute zenbait txanoekin batera, bertsio ofizialaren arabera. Ertzainek identifikatutako bost gazteak atxilotu dituzte ustezko lapurretagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun