 Algortako Oka kaleko orube baten egoera "osasungaitza" salatu du Getxoko PSE-EEk, "El Correo Español" egunkariaren bidez. Aipatutako ingurua Arrigunaga hondartzatik gertu dago, eta Luis Almansa PSE-EEko bozeramaileak azaldu duenez, "nahiz eta lur-eremua hirigunean egon, normalean egoera negargarrian aurkitzen da, hainbesteko sasitzarekin oihan baten irudia hartzen du eta zikinkeriaren metaketarekin karraskariak agertzen dira". Gainera, azken egunetako beroarekin arazo hori larriagotu egiten delakoan tematuta dabil Almansa, "gogaikarria den kiratsa sortzen delako". Zinegotziaren ustez, Udalak ez du Lurzoruaren Legeak exijitzen duena betetzen, zeinean orubeen jabeei "behartu egiten die beharrezko osasun eta segurtasun egoeran mantentzea". Argazkian, Algortako Arrigunaga hondartza.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!