Haurrak jolasteko parke bilakatuko dira Erandioko plazak iraileko igandeetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 4a, 00:33

Etzi hasi eta hilabeteko igande guztietan, Erandioko txikienek auzoko plazan aparteko atrakzioekin jolasteko aukera izango dute. Izan ere bertako Kultura Zerbitzuak haientzako parkeak antolatu ditu. Horretarako, puzgarriak eta haur tailerrak izango dira udalerriko hainbat plazetan iraileko igandeetan goizez zein arratsaldez. Tokiko iturriek azaldu dutenez, haur parkea ibiltaria izango da eta hurrenez hurren honako plazetan izango da: Erandio Landako Euskadi plaza (etzi, hilak 5), Altzagako udaletxe plaza (hilak 12) eta Astrabuduako Josu Murueta plaza (hilak 19 eta 26). Igande guztietan ordutegi bera izango da: goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Argazkian, hainbat ume Txorimalo gaztetxeko haur tailerretan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun