PSE-EEk dioenez, bat egiten du Guaitorocken helburuekin, tartean zuzeneko musika bultzatzea gazteen aisi alternatiba eta topagune izan dadin. Era berean, ondo ikusten dute gazteek ondo pasatzea eta gazte musika taldeak sustatzea, baina ez auzokideen lasaitasuna eta atsedenaren kaltean. Gainera, toki seguruagoan eta sartzeko errazagoan jarri beharko litzatekeelakoan daude PSE-EEko kideak.
Gazteria Zerbitzuak deitutako Wanted 2010 ideia lehiaketa irabazi zuen neska-mutil taldea garatzen ari den ekimena da Guaitorock.
Egitaraua
Jaialdia irailaren 17an abiatuko da, ostiralarekin, 18:00etan, Ertz talde getxoztarrarekin. Ondoren, Bertan Bera (Gernika), Itaka (Zumaia), Napalm (Getxo), Dabelyu (Bilbo), Niketz (Etxebarri), Alerta (Durango) eta OST (Bermeo) taldeak arituko dira.
Larunbatean, irailak 18, Autosecuestro (Getxo), Hotsak, El Paso Killers eta Amargor (hirurak Bilbokoak), D.A.R. (Getxo), Alimaña HxC (Soria), Distorsión (Barakaldo), Thunda Clap Sound System (Getxo) eta Prince Livijah eta Chieftain Joseph (Erresuma Batua) izango dira.
Igandekoa, arratsalde akustikoa izango da Happy Morgue (Bilbo) taldearen “unplugged” kontzertuarekin. Giroa txarangarekin alaituko dute eta perkusio tailerrak izango dira. Iluntzean, jaialdia itxi aurretik, reggae gau-emanaldia izango da berriro Thunda Clap Sound System taldearekin.