Areetako Ludotekan izena emateko epea zabaldu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 4a, 04:25

Irail osoan zehar egongo da zabalik Areetako Kukupraka ludotekan datorren ikasturterako izena emateko epea. Interesatuek telefonoz deitu beharko dute ludotekara, 944 660 355 zenbakira, plazarik ote dagoen egiaztatzeko. Behin plaza dagoela ziurtatuz gero edozein Herritarrentzako Arreta Bulegotara jo eta bertan izena emateko orria eta, tasa gutxitzeko arrazoirik egotekotan, hori egiaztatzen duen dokumentazioa eman beharko dira. Ordainketa ere une horretan bertan egin beharko da. Izena emateko orria Ludotekan bertan, Gazte Informazio Bulegoan, Herritarrentzako Arreta Bulegoetan edo www.getxo.net-en eskura daiteke. Argazkian, Areetako Ludotekako umeak judo tailer batean / © Getxo.net.

Umeen adinaren arabera Ludotekan bi txanda izango dira: bost eta zazpi urte bitarteko umeak (2003, 2004 eta 2005ean jaiotakoak) astelehen, asteazken eta ostegunetan joan ahal izango dira, 17:00etatik 20:00etara; eta zortzi eta hamaika urte bitarteko umeak (1999, 2000, 2001 eta 2002an jaiotakoak) astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara.

Izena emateko eskaerak ordenaren arabera onartuko dira, eta bete gabe dauden plazak betetzen direnean itxaron zerrenda osatuko dute. Argibide gehiagorako Tangora Etxean dagoen Gazte Informazio Bulegora edota 944 660 353 telefonora jo daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun