Enplegu zerbitzuei buruzko bi katalogo argitaratu ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 4a, 05:00

Getxolan zerbitzuaren bitartez, bi katalogo berri argitaratu ditu Getxoko Udalak. Bertan tokiko erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa ematen ditu. Horietako bat udalerriko pertsona langabetuei eta ekintzaileei (pdf) zuzenduta dago eta 2010eko bigarren seihilekorako antolatutako prestakuntza ekintzak jasotzen ditu. Bigarrena, berriz, udalerriko enpresei (pdf) zuzenduta dago eta 2010eko bigarren seihilekorako programatutako zenbait jarduerari eta Getxolanek Getxon dauden enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazioa ematen du. Informazio gehiago tokiko enplegu zentroaren egoitzan topa daiteke, Algortako San Martin kaleko 17. atarian, 944 660 140 telefono zenbakian edo www.getxo.net/getxolan webgunean. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun