Kirol jarduerak SMSz eskainiko ditu Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 6a, 12:21
Kirol denboraldi berria hastearekin batera, Getxoko Udalak SMS bidezko doako alerta zerbitzua berraktibatu du udalerriko talderik garrantzitsuenen emaitzak ezagutzera emateko asmoz. Zerbitzuak bi futbol talde hartuko ditu: Arenas eta Getxo. Horrez gain, Getxo Rugby, Getxo eta Jolaseta taldeen informazioak ere emango dituzte, alegia, rugby, saskibaloi eta belar hockey talde nagusien gizonezko zein emakumezkoen segimendua egingo dute. Emaitzekin batera, partidua jokatuko den lekua eta kirol modalitatea. Era berean, horren berri emateko dagoen kazetari kopuruak bermatzen badu, gola eta golegilea, gola sartu den minutua, behin behineko emaitza eta atsedenaldiko emaitzaren berri emango du zerbitzuak. Alta emateko, Getxoko Udalaren kirolak.getxo.net webguneko "SMS Zerbitzua" atalaren barruko "SMS Mezuak" lotura sakatutakoan eskatzen diren datuak bete beharko dira. Argazkian, Getxo Rugby Taldearen partidu bat / © Getxo Artea Rugby Taldea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun