 Gonzalo Iribarnegaray argazkilari eta idazle getxoztarrak "Tierra" izeneko argazki bilduma berriro ikusteko aukera izango da iraila eta urrian zehar. Izan ere, oraingo honetan Algortako Tamarises hotelean jarri du erakusketa Iribarnegarayk. Mundu osoan zehar egindako bidaietan oinarritutako argazkien bilduma hori iazko urrian estreinatu zuen Algortako Satistegi tabernan. Ondoren, besteak beste, Bilbo, Gasteiz eta Madrilera eraman du Asian eta Afrikan egindako argazki sorta, azkenean atzera buelta egiteko, aurreko erakusketa galdu zuten auzokideek ikusteko aukera izan dezaten. Iribarnegaray Getxo udalerrian bizi den artista da, munduan zehar bidaiatzea gustuko du eta bisitatutako erregioei buruzko argazkiak eta hainbat liburu kaleratu egin ditu. Argazkian, "Tierra" izeneko erakusketaren kartela / © Gonzalo Iribarnegaray.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!