Urriaren 15, 16 eta 17an Sozial Hitz immigrazioa eta atzerritartasunari buruzko elkarrizketarako eta hausnarketarako giza eragileen arteko topaketen hirugarren edizioa hartuko du Getxo udalerriak. Tokiko zein erkidego mailako hainbat giza eragile eta erakundeekin batera antolatuta, Algortako Fadura kiroldegian jarri du biltzeko lekua Harresiak Apurtuz etorkinak babesteko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako GKEen koordinadorak. Ekimen hori garatzeko Udalaren konpromisoa azpimarratzeaz gain, bere poza agertu du Imanol Landa alkate getxoztarrak, “jardunaldia berton egingo delako eta, ikuspegi ezberdinetatik eta elkarrizketaren bidez, garrantzi gero eta handiagoa hartu duen immigrazioaz eta kultur arteko fenomenoaz hitz egingo dutelako”. Tokiko agintariak gaineratu duenez, “honakoa bezalako ekimenak udalerri bateratuagoa egiten jarraitu ahal izateko balioko du, non pertsona guztiok, gure jatorria edozein izanda ere, eskubideak eta betebeharrak ditugun auzotar izaeraz eta pertsona gisa garatu ahal izateko egokiak eta ezinbestekoak diren baldintzez gozatzeko aukera izan dezagun”. Euren ezagutza partekatu nahi duten interesatuek oinarriak kontsultatu, komunikazio bat inskribatu edo parte hartzeko izena eman ahal izango dute ondoko leku honetan:
www.harresiak.org/sozialhitz. Argazkian, lagun ugarik parte hartu zuten orain bi urte Etorkinen Nazioarteko Egunaren harira egindako mahai inguruetan / © Getxo.net.