Kirol Portuan dagoen
Getxo Aquarium zentroaren "amaigabeko" defizitari buruzko azalpenak ematea eskatu dio berriki Iosu Madariaga Ingurumen diputatuari Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Batua taldeak. Bide horretan, foru arduraduna dagokion batzordean agertzea galdegin du Jose Ferrera bozeramaile federalistak. Azken horrek adierazi duenez, Getxoko Udalarekin adostutako lau urteko hitzarmenen bidez -azkenekoa uztailean sinatua-, akuarioaren finantzazioaren %60 diruz laguntzen du Aldundiak. "Eguneko mila euro galtzen dituen zentroaren itxiera saihesteko asmoz, 2006 eta 2010 artean, 778.000 euro jarri ditu foru erakundeak; eta hurrengo lau urtetan 825.000 euro emateko konpromisoa hartu du", Ferrerak aipatu duenez. EBko ordezkariaren ustez, "guzti horrek argi usten du" Aldundiaren dirurik gabe "ezinezkoa" litzatekeela Getxo Aquarium mantentzea. Hori guztiagatik, "instalazioaren diru galerez, akuarioak lortutako helburuez eta zentroak Bizkaian daukan interes sozialaz" argibideak ematea eskatu dio Ingurumen diputatuari Ferrerak. Are gehiago, akuarioaren kudeaketari "kaskar" deritzo Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Batuak. Argazkian, hainbat zinegotzi getxoztar akuarioan, aurreko batean, aditu baten azalpenei adi / © Urtzi Altube -
Ilanda.eu.