Erandio Landako udaletxe zaharra berriztatzeko lanak "atzeratuta" doazela salatu du Javier Ruiz PPko tokiko bozeramaileak. Etxe horren atzeko aldea eta estalkia berritu behar dituzte. Izan ere, egoera txarrean daude eta alboan dagoen Goikolanda ikastetxeko patiora teila zatiak zein horma azalaren zatiak erori izan dira inoiz. Hala ere,
Erandioko Udala "ezin justifikatuzko atzerapenaz" ari dela kritikatu dute popularrek. Ruizen hitzetan, "obrak eskola-umeen opor garaian egingo zituela hitzeman zuen ekainean tokiko erakundeak. Baina, ikasturtea hastear dagoenean, izapideak berandu doaz". PPkoaren arabera, "Udalak orain abiatu du lizitazio agiria. Gauzak horrela, epeak epe, ez dugu uste lanak azaroa baino lehen hasiko direnik, ikasturtea hasi baino lehen amaituta egon behar zutenean". Argazkian, Erandio Landako udaletxe zaharra / © Erandioko Udala.