Nagusien mailan (16 urtetik gorakoak), hirugarren saria 150 eurokoa izan zen, bigarrena 300 eurokoa eta lehen postuarentzat 450 euro. Gazteen mailan, berriz, sariak baxuagoak izan ziren: 100 euro hirugarren sailkatuarentzat, 150 euro bigarrenarentzat eta 200 euro irabazlearentzat.
Sariei dagokionez sailkapena horrela geratu zen:
Gizonezkoak, nagusiak:
1. Arkaitz Pascual (Sestao)
2. Ander Navarro (Leioa)
3. Julen Bilbao (Igorre)
Gazteak:
- Lander Campos (Santurtzi)
- Oihan Martinez (Trapagaran)
Emakumezkoak, nagusiak:
1. Haizea Hormaetxea (Leioa)
2. Nagore de las Cuevas (Sestao)
3. Izaskun Pascuas (Sestao)
Gazteak:
- Ibabe Beristain (Portugalete)
- Iholdi Beristain (Portugalete)
            
         Atzo, igandea, Leioan jokatu zuten Bizkaiko aurresku txapelketaren 50. edizioa, Ondizko jaien barruan. Bertan, lurraldeko dantzaririk onenek parte hartu zuten, udal iturriek zabaldu dutenez, gizonezkoen mailan 10 parte hartzaile (2 gazte) eta emakumezkoan 5 partaide (2 gazte) izan zirela. Ikuslegoa ere ez zen nolanahikoa izan: 300 pertsona inguru hurreratu ziren Ondizera. Beti bezala maila bi izan ziren parte hartzaileak sailkatzerako orduan: nagusiena eta gazteena. Gauzak horrela, 16 urtetik gorakoen artean Arkaitz Pascual sestaoarrak jantzi zuen txapela, gizonezkoen artean, 450 euro eskuratuz. Emakumezkoetan, berriz, etxeko batek lortu zuen garaipena, Haizea Hormaetxea leioaztarrak erdietsi baitzuen lehenengo postua. Azkenik, 16 urtetik beherakoetan, Ezkerraldekoak izan ziren nagusi: Lander Camposek (Santurtzi) eta Ibabe Beristainek (Portugalete) 200na euro irabazi zituzten. Argazkian, Haizea Hormaetxea / ©