Erandio eta Plentzia arteko ibilbidea "eskualde osoa independentziaren aldeko gazte olatuaz bustiko duelarik", zeharkatuko dute, Gazte Independentisten arabera. Ibilaldi soil bat izatetik harago, asteburuan zehar martxan parte hartuko duten neska-mutilek "gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean euskal gazteriak duen aukera posible bakarra independentzia" dela irudikatuko dute. 
Egitaraua:
Irailak 17, ostirala
18:30 Harrera ekitaldia (Erandioko metroko plazan)
19:30 Palestinaren inguruko hitzaldia (Leioako Bulebarrean)
21:00 Afaria.
22:00 Drogen inguruko solasaldia.
Irailak 18, larunbata
08:00 Diana.
08:30 Gosaria.
09:30 Makroaraztegiaren inguruko hitzaldia (Lamiakoko plazan)
10:30 Euskal Estatuaren bideragarritasuna (Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan)
12:30 Hamaiketakoa (Algortako Portu Zaharrean)
13:15 Gazte Tribiala (Algortako Teilagorri plazan)
15:15 Gazte bazkaria (Azkorrin)
17:30 Maskulinitate eta feminismo tailerrak (Berangon)
21:00 Afaria.
02:00 Gazte mugimenduaren bilakaera.
Gero... gaubeila.
Irailak 19, igandea
08:00 Diana.
08:30 Gosaria.
09:30 Gazteria eta errepresioa (Sopelako udaletxe plazan)
13:00 Ekitaldia (Plentziako 21 plazan)
15:00 Bazkaria.
17:00 Kontzertuak eta erromeria.
Argibide gehiagorako:
• UK Martxa Topatu.info-n
• UK Martxa Facebook-en
            
         Gazte independentistek irailaren 17, 18 eta 19an egingo duten Uribe Kostako Martxarako bonoak salmentara atera dituzte dagoeneko. "Gazte borrokaz, Uribe Kosta eraiki" lelopean, Erandion hasi eta Plentziarainoko ibilbidea egingo dutenentzat hiru egunerako bonoa atera dute antolatzaileek, 12 eurotan. Bestalde, igandeko herri bazkarira soilik hurbilduko direnek 6 euroko txartela eskuratu ahal izango dute. Bi tiket mota eskualdeko ohiko lekuetan eskura daitezke. Argazkian, duela bi urteko UK Martxako partaideak Plentziako zubia igaroz.