Leioako Udalak martxan jarri du berriro mendekotasunen bat duten pertsonen jagoleentzako doako zerbitzu psikologikoa. Parte hartu nahi duten lagunek 946 232 744 edota 609 335 950 telefono zenbakietara deitu beharko dute izena emateko,. tokiko iturriek zehaztu dutenez. Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin martxan jarri zuen Zainduz proiektuaren barruan kokatzen da ekimena. "Proiektu honek hainbat doako zerbitzu eskaintzen dizkie Leioako jagoleei, baita mendekotasuna duten gaixoei ere", azaldu dutenez. Helburu nagusienetarikoa da mendekotasuna gutxitzea gaixoetan eta euren jagoleen bizi kalitatea hobetzea. Udal arduradunen arabera, zerbitzu psikologiko hori, bereziki jagoleetan oinarritzen da: "euren eguneroko arazoen eta bizimoduaz berba egiteko txoko eskaintzen diete, eta denen artean, bizimodu hori ahalik eta modu onenean eramatearen tresnak bilatzen dituzte", zehaztu dutenez. Psikologia talde hori astero batzen da, astearteetan, 16:30etik 18:00etara. Argazkian, nagusiki adinekoei arreta eskaintzen diete jagoleek / © Leioa.net.