Begirale, zaintzaile eta eskola partikularretarako irakasle euskaldunen lan-poltsak zabaldu ditu Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 6a, 19:59

2008ko urrian zaintzaile, begirale (aisialdia, kirola…) eta eskola partikularretarako irakasle euskaldunen lan-poltsak osatzeari ekin zion Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Zerrenda horiek osatuz joan ahala, gurasoei zein aisialdi, kultura eta kirol elkarteei lan-poltsen berri ematen aritu dira; eta aipatutako lanbidea egingo duen pertsonen beharra duen edonoren esku jarri dituzte zerrendok. Bitartekari lana egiten du Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Orain, berriro ere zabalik daude lan-poltsak. Hortaz, haurrak zaindu, eskola partikularrak eman edota begirale izan nahi duen orok inprimakia (doc) bete eta ondoko e-posta helbidera bidali beharko du: euskera4[abildua]uribekosta.org. Argazkian, Euskaraz Olgetan ekimena ere abian du jada Mankomunitateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun