Urriaren 16rako, larunbata, konpostari buruzko hitzaldia antolatu du
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Bestalde, aste bete beranduago, hilak 23, Laborantza Ekologikoari buruzko foroa egingo dute. Biak ala biak Sopelako Kurtzio Kultur Etxean (Mendieta, 10) izango dira: lehenengoa, 10:00etatik 12:00etara; eta bigarrena, 10:00etatik 12:30era. Izena emateko,
inskripzio orria (doc) deskarga daiteke jada eta korreo elektronikoz bidali
agenda21[abildua]uribekosta.org helbidera edo faxez 946 762 872 zenbakira. Edozein zalantza galdetzeko, Mankomunitatera deitzerik badago, 946 579 280 telefono zenbakira. Tokiko iturriek azaldu dutenez, konpostajeari buruz egin diren kanpainen ostean, gaur egun, Mankomunitatean 800 famili baino gehiagok egiten dute konposta beraien etxeetan. Hain zuzen ere, ekimen horren jarraipena eta ebaluazioa egiteko xedearekin antolatu dute solasaldia. Horretan, ponentzia txiki bat eskainiko da lehenengoz eta, jarraian, bertaratzen direnei emango zaie hitza, galderak eta proposamenak egin, zalantzak argitu eta esperientziak trukatzeko asmoz. Argazkian, besteak beste, Barrikan, inausketa hondarrak batzen dituzte konposta egiteko / © Barrika.net.