"Borrokaldi honen bitartez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) berretsi egin du gatazka politikoa gainditzeko benetako konponbide demokratikoaren aldeko konpromiso osoa eta konponbide horretarako eragile aktiboa dela aldarrikatzen du, amnistia eta autodeterminazioaren alde indar eginez", azaldu du Uribe Kostako AAMk Etengabe bitakoraren bitartez.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldutako oharra:
Euskal preso politikoak borrokaldian:
Urtarrilean hasi eta urte osoan luzatzen ari den borrokaldi iraunkorraren baitan irailean zehar hainbat espetxetan ekimenak burutuko dira. Borrokaldiaren aldarrikapen nagusiak honakoak dira:
- Euskal preso politikoei ezartzen ari zaien biziarteko zigorrarekin amaitzea.
- Gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen kaleratzea.
- Euskal presoen aurkako sakabanaketa eta bakartze politikaren amaitzea.
- Senideen aurkako miaketa eta jazarpenekin amaitzea.
Borrokaldian sartu diren espetxeak hauek dira:
- Espainia: Albolote, Kordoba (Jabier Gallaga Ruiz), Malaga, Villena (Pol Asensio Millan, Arkaitz Goikoetxea Basabe), Valencia II (Sergio Polo Escobes), Valencia III, Teruel, Aranjuez, Valdemoro, A Lama, Can Brians, Wad Ras, Caceres, Topas (Iñigo Otazua Urresti, Zigor Goikoetxea Basabe).
- Frantzia: Villefranche, Salón de Provence, Les Beaumettes, Draguignan, Tarascón, Perpignan, Gradignan, S.M.Ré.
- Euskal Herria: Martutene, Langraiz, Basauri.
Hilabete honetan hainbat ekimen burutuko dituzte espetxe hauetan aurkitzen diren euskal preso politikoek. Besteak beste gose grebak, itxialdiak, plantoak, komunikazio grebak, espetxe janariari uko egiteak, propaganda ekimenak, gutun bidalketak, instantzia sartzeak, eta abar.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu irailean zehar burutuko diren ekimenetan parte hartzera.
            
         Urte osoan zehar luzatzen ari den txandakako borrokaldi iraunkorraren baitan, hainbat espetxetan ekimenak egingo dituzte euskal preso politikoek, "Euskal Preso Politikoen Kolektiboari (EPPK) ezarritako muturreko egoerak" salatzeko asmoz. Besteak beste, gose grebak, itxialdiak, plantoak, komunikazio grebak, espetxe janariari uko egiteak, propaganda ekimenak, gutun bidalketak, instantzia sartzeak... egongo dira. Aldi berean, kalean ere ekimen ugari izango dira. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, eskualdeko hainbat presok ere parte hartuko du txandakako borrokaldi horretan: Kordoban (Andaluzia, Espainia), Jabier Gallaga Ruiz algortarra; Villenan (Alacant, Herrialde Katalanak), Pol Asensio Millan algortarra eta Arkaitz Goikoetxea Basabe getxoztarra; Valentzian (Espainia), Sergio Polo Escobes sopeloztarra; eta Topasen (Salamanca, Espainia), Iñigo Otazua Urresti "Oti" algortarra eta Zigor Goikoetxea Basabe getxoztarra, hurrenez hurren. Bestalde,