 Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako eredu eleanitza Leioako San Bartolome, Txomin Aresti, Jose Miguel de Barandiaran eta Bienaventurada Virgen de Maria (Irlandesas) ikastetxeetan emango dute ikasturte honetan. Erandioko Jado-Compasion eskolan ere jarri dute Hezkuntza Marko Hirueledunaren eskaintza. Ikastetxe bakoitzean, talde bakarrak edo bi gelak parte hartuko dute EAE mailan egiten ari den proban. Bertan, hiru urtez neurtuko dituzte ikasleek euskaraz, ingelesez eta espainolez egindako aurrerapenak, baita hizkuntza horietan ikasitako gaien ezagupenak. Proba Lehen Hezkuntzako laugarren mailan eta DBHko lehen mailan abiatu dute aurten. Eredu esperimentalaren arabera, gutxienez eskola orduen %20a eskaini beharko dute espainolez, euskaraz zein ingelesez. Hortaz, A ereduan matrikulatukoak salbu, beste ikasle guztiek ohiko ereduetan baino euskarazko ordu gutxiago jasoko dituzte. Argazkian, Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua / cc-by-nc-sa Agirregabiria.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!