Sopelako 58 urteko gizonezko bat hil da gaur Gurutzetako ospitalean, lan-istripu baten ondorioz lau egunez koman izan ostean. Loiuko Indubilsa enpresan izan zen lan-ezbeharra iragan ostegunean,
CCOO sindikatuak jakitera eman duenez. Egun hartan, 06:50 aldera, 500 kiloko pieza batek buruan kolpatu zuen J.V. sopeloztarra, tornu batekin lanean ari zenean. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta bertan izan da azken lau egunetan koma egoeran, gaur goizean hil den arte. Ezkonduta zegoen eta seme bat zeukan. Haren lankideek egun osoko lanuztea egingo dute bihar, asteazkena, eta 11:30ean enpresa parean kontzentrazioa egingo dute dolu eta protesta gisa. CCOOren arabera, lan istripu hau zein azken egunotan Bizkaian izandako Durangoko Euskal Kataforesis-ekoa eta Basauriko Sidenorrekoa "ekidin zitezkeen, istripuak aurreikusteko neurriak erabat bete izanez gero". Argazkian, LABek deituta otsailaren 16an salatu zuten Julio R. P. Sopelako 50 urteko Petronorreko langilearen heriotza. Bederatzi egun beranduago errepikatu zen zorigaitza / ©
Sopela.net.