 Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egingo du aurten, lehenengo aldiz, Sopelako Udalak. Urrian zehar hainbat jarduera izango dira, esate baterako, hitzaldi, erakusketa eta bisita gidatu bana. Solasaldian, udalerrian egin diren lan arkeologiko guztiak azalduko dituzte, Joxe Miguel Barandiaran joan zen mendearen hasieran ikerketak egiten hasi zenetik gaur egunera. "Hortaz, aurkitutako aztarnekin, gure herriaren iragana berreraiki ahal izango dugu; Erdi Paleolitikotik Erdi Arora, Goi Paleolitikotik, Mesolitikotik, Neolitikotik, Burdin Arotik eta Erromatar Garaitik igaroz", zehaztu dute udal iturriek. Jardueren datak oraindik ez daude zehaztuta, baina informazioa Sopelako udal webgunean jarriko dute laster; eta urritik aurrera Turismo Bulegoetan edo 944 065 519 telefono zenbakian. Argazkian, gure eskualdeko ikuspegietako bat.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!