![](http://farm4.static.flickr.com/3563/3461789579_bd8bea7dc3_m.jpg)
Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskara elkarteak 15 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, besteak beste,
Pirritx, Porrotx eta Marimotots ekarriko dituzte datorren asteartean, irailak 14, Areetako Xake plazara. Bi saio izango dira: lehenengoa 16:30ean eta bigarrena 19:00etan. "Hau guztia aurrera ateratzeko zuen laguntza beharrezkoa dugu", adierazi dute euskara elkartekoek. Besteak beste, goizeko 10:30ean, pailazoek ekarriko dituzten gauzak furgonetatik karpara eramateko jendea beharko dute. Bestalde, 15:30etik aurrera jende asko beharko dute. "Lehenengo saioa 16:30ean da: jendea behar dugu sarrerak hartzeko, ikusleak apur bat bideratzeko, umeen kotxetxoak gordetzeko... eta saioetan zehar ateak zaintzeko. Gauza bera 19:00etako saioarekin", zehaztu dute Bizarra Lepoanekoek. Leguntza eman nahi duten guztiek
bizarralepoan[abildua]euskalnet.net e-posta helbidera idatzi eta telefono zenbaki bat ipini, edo 688 687 826 (Goizane) telefono zenbakira deitu beharko dute.