Itxinatik ibilaldia egingo du hilaren 19an Matrako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 7a, 18:01
Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldeko lagunak Gorbeiako natura parkearen barruan dagoen Itxina goi-lautadara, Orozkon, joango dira irailaren 19an, igandearekin. Txangoa goizeko 8etan hasteko asmoa daukate. Horretarako, Plentziako metro geltokian jarri dute abiapuntua. Ibilaldian parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 14a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefono zenbakia 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 10 euro ordaindu beharko dituzte matrakokideek. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun