"Udako egonaldian, gure klima, elikadura anitz eta aberatsa eta batez ere, familiak emandako maitasuna eta atzartasunaren onurak jaso dituzte. Hau denak euren garapena eta haztearen hobetzea eragiteaz gainera, nuklear irradiazioz kutsatutako guneetan bizitzeak, klima samina edota desegituraturiko familian bizitzeak eragiten dituen ondorio txarrak baretzen ditu", azaldu dute Bikartekoek. Era berean, programa horrek EAE eta Errusiaren arteko kultur trukea ere badu helburu. Udan neska mutilek hainbat kultur ekintza izan dituzte. Besteak beste, Tolosako Topic txotxongiloen museoa eta Artziniegako Museo Etnografikoa bisitatu zituzten. Bikartek duen egoitza nagusian, Abanto eta Zierbena herrian, ongi etorri festa eskaini zitzaien eta, Lezaman, Athetic Club-ek dituen instalazioetan ere izan ziren, taldearen entrenamendu bat ikusi eta jokalariak hurbiletik ezagutzeko aukera izan zutelarik.
Aste Nagusia gozagarri
Horretaz gain, Bilboko Aste Nagusian Medicus Mundi erakundeak haur festa bat antolatu zuen harrera ume guztientzat. Munduko Zirkuak ere emanaldi batera gonbidatu zituen haurrak. Bilboko udaltzainen txakur unitateak erakustaldi bat eskaini zien eta, Galdakaon, Norbegak duen Coca Cola botilatzeko plantaren funtzionamendua ezagutzera ere gonbidatuak izan ziren. Donostiako Aste Nagusian, berriz, Euskadiko Azokari Autonomoen Elkartearen gonbidapenari esker, gaztetxoek jolas feriaz gozatzeko aukera izan zuten eta Aragon familiaren Musika Zirkuaren emanaldira ere joan ziren.
Bestalde, Donostia, Barakaldo, Getxo, Galdakao, Balmaseda eta Amurrioko udalek udaran zehar ume eta harrera familiei hainbat ongi etorri egin dizkiete.