Bihar jarraituko dute Urdulizeko Andra Mari jaiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 7a, 19:08
Joan den asteburuan abiatu ziren Urdulizen Andra Mari jaiak. Bada, pare bat egunetako etenaldiaren ostean, asteazken honetan, berriro ekingo diete ospakizunei. Ohi bezala, festen bigarren asteburuan Elortza aldean izango dute gau-giroa parrandazaleek. Biharkoa Andra Mari eguna izanik, lehenik meza nagusia eta, ondoren, ohorezko aurreskua zein herri kirolak izango dira eliza alboko landan. Arratsaldean, berriz, Erdizka Lauetan taldeak gidatuko du dantza emanaldia eta, gauez, suziriak ere izango dira. Ostiraletik igandera, antzerki, musika eta kirol ekitaldiek beteko dute egitaraua, mozorro gaua, areto dantzak eta usadiozko saioak (herri bazkaria, sardina jana, idi probak, mus txapelketa...) ahaztu barik, noski. Ekitaldiren bat nabarmentzearren, ostiralean, Urdulizko Skate Expresion erakustaldia egingo dute hirugarren urtez, 18:00etatik aurrera. Egun berean, Chalwa Band, King Konsul eta Novato taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da. Larunbatean, berriz, kick boxing eta boxeo lehiak izango dira Iparralde kiroldegian. Azken egunean, III. Kotxeetako Urduliz Slaloma egingo dute, 16:30etik aurrera, futbol zelai zaharraren alboko parkingean. Argazkian, Aritz Albaizar Martinez de Lezeak eta Alberto de Abajo Gonzalezek irabazi dute aurtengo kartel lehiaketa.
Irailak 8, asteazkena

10:00 Kalejira.
11:00 Meza nagusia.
11:45 Ohorezko aurreskua landan.
12:00 Herri kirolak landan.
16:30 Andra Mari Txirrindularitza Sari Nagusia, Elite sub 23 mailakoa.
19:15 Andra Mari txirrindularitza lasterketaren sari banaketa landan.
20:15 Adin guztietarako dantza emanaldia Erdizka Lauetan taldearen eskutik.
22:30 Suziriak landan.

Irailak 10, ostirala

18:00 III. Urdulizko Skate Xpression, skate pistan.
20:30 Profesional mailako pala partidak Iparralde kiroldegian.
- Lehenengo maila: Gaubeka-Imanol / Fusto-Galan.
- Bigarren maila: Zarraga-Lejarzegi / Zulaika-Larrinaga.
22:00 “Con el bulto en la espalda” antzerki emanaldia Simulacro Teatro antzerki taldearen eskutik, kultur etxean.
23:00 Reggae gaua Chalwa Band, King Konsul eta Novato taldeekin. Ondoren erromeria Drindots taldearekin.

Irailak 11, larunbata

10:00 Kalejira.
11:00 Txu txu trena eta umeentzako parkea (puzgarriak eta ludoteka) Elortza eskolaren patioan.
12:00 Pin-pon azkar txapelketa Elortza eskolaren patioan (10 urtetik gorakoentzat).
12:30 Erronka nagusia udaletxeko plazan. Idi gazteen probak: Joseba Unibaso eta Unai Elorrietaren arteko lehia.
14:30 Herri bazkaria Iparralde kiroldegian. Ondoren, koadrilen arteko herri kirolak.
17:00 Profesionalen mailako esku pilota partidak Iparralde kiroldegian:
- Lehenengo maila: Xala-Ladis Galarza / Aritz Lasa-Pascual.
- Bigarren maila: Cabrerizo II-Larrinaga / Ibai Perez-Cecilio.
20:00 Sardina jana trikitixa eta panderoarekin alaituta udaletxeko plazan.
21:00 Kick boxing eta boxeo lehiak Urdulizko Iparralde kiroldegian.
23:00 Mozorro gaua. Musika kontzertuak The Midnight Riders eta Dementzia (punk) taldeekin. Ondoren, erromeria Ostadar taldearekin.

Irailak 12, igandea

16:00 Mus txapelketa Txosna tabernan.
16:30 III. Kotxeetako Urduliz Slaloma, futbol zelai zaharren alboko parkingean.
18:00 Areto dantzak Iparralde kiroldegian. Ondoren, koadrilen lehiaketako sari banaketa.
Jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun