Metro Bilbao garraio enpresako LABen atal sindikalak ohar bidez zabaldutakoaren arabera, joan den astetik hona gutxienez lau langileri jakinarazi diete kalera joango direla. Gidariak eta geltokietan bezeroekin zuzenean ari diren beharginak lirateke kaleratuak. Kontratuak irailean amaituko zaizkie. Enpresako zuzendaritzak langile-gastuak murriztu nahi dituelako ez dizkiete berrituko kontratuak. Horrela azaldu omen diete, behintzat, kaleratutako lagunei Metro Bilbaoko arduradunek. Hala ere,
LAB Metro Bilbao "harrituta" azaldu da argudio horren aurrean, "are gehiago azkeneko hilabeteetan zuzendari gehiago sartu eta aholkulariak hartu dituztenean". Kaleratze gehiago izan daitezkeela ohartarazi du sindikatu abertzaleak: "10 baino gehiago". Gauzak horrela, LAB Metro Bilbaok gai hori ere sartuko du enpresa batzordeak bihar, asteazkena, egingo duen bileran, indar sindikal guztiek kaleratzeen kontrako mobilizazio kanpainari ekin diezaioten. Argazkian, Aste Nagusia baino lehen ordurako aurreikusitako greba bertan behera uztea erabaki zuten metroko langileek / © Koska irratia.