Mugikortasun iraunkorrari buruzko erakusketa zabalduko dute hilaren 16an Sopelan

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela-eta, hilaren 16tik aurrera erakusketa zabalduko dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Horretan, tokiko Udalak 2010 urtean mugikortasun iraunkorraren arloan egindako proiektuak ikusgai izango dira. Horrela, informazio euskarri ezberdinen bitartez, aipatu gaiarekin lotura duten egitasmoen xehetasunak eskura egongo dira: Sopelbus-a, bidegorrien udal sarea, oinezko zein txirrindularientzako pasabidea Loroñon eta mugikortasun planaren lana. Ordutegiari dagokionez, 10:00etatik 20:00etara arte egongo da ikusgai mostra. Argazkian, besteak beste, Sopelbusen berri emango dute / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun