Hainbat kantu jarri dituzte doan eskura Olimpic getxoztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 7a, 23:39

Olimpic musika talde getxoztarrak "Dirty Towels" lana jarri zuten salgai eta, orain, "Today" izeneko bigarren singlea oparitu nahi diote euren zaleei. Doan deskargatzeko moduan jarri dute Cyanmag.com atarian. Baina, ez da kantu hori soilik izango doan deskargatzeko aukera. "Today" abestiarekin batera, "Stockholm" kanta, Amnesty International erakundearen "Peace" bildumarako osatutako kantua, eta hiru birnahasketa ere oparituko dituzte. Lehena, Buffetlibre Dj katalanek egindakoa da. Bigarrena, berriz, Alacanteko QCLB madrildarrek osatutakoa (Olimpic eta We Are Standard taldeentzat ekoizle lanak egindakoek). Eta hirugarrena, "Stockholm"en moldaketa, MIke Naitek eta DJ Modernok egin dute Electrik Disco Noize izena erabilita. Argazkian, Asier Martin Olimpic taldeko gitarra eta ahotsa prentsaurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun