Mutil bat hil da autoarekin Bizkaiko Zubitik erorita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 8a, 13:25

Hogeita bi urteko mutil bat hil da bart Portugaleten, autoarekin Bizkaiko Zubiaren transbordadoretik erorita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra gauerdi aldera jazo da, transbordadorea Portugaleten geldirik zegoenean. Oraindik ez dago argi zer dela eta erori den ibilgailua. Ertzaintzaren urpekariak hara bertaratu dira, eta autoan zihoan pertsona bakarra uretatik atera dute. Dena dela, medikuak haren heriotza egiaztatu baino ezin izan du egin. Polizia autonomikoak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Argazkian, Bizkaiko Zubia / cc-by Metro Centric.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun