"The Golden League" izeneko birnahasketa bilduma plazaratuko du urriaren bukaeran We Are Standard taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 8a, 13:50

We Are Standard musika talde getxoztarrak urriaren 26an jarriko ditu salgai bigarren diskoko ("We Are Standard", 2009) kantuen gainean zenbait artistak egindako nahasketa berriak. John Talabot, Arthur Baker, The Requesters, David E Sugar eta beste zenbait musikarik egindakoak dira erremix horiek. Lan berriari "The Golden League" izenburua jarri diote. We Are Standard taldearen kantuei buruzko ikuspegia adierazi dute musikari horiek nahasketa berri horietan eta getxoztarren jai-giroa, erritmoa eta dibertsiorako gogoa islatu dute horietan. Bestalde, taldeak Gaztea irratia prestatzen ari den "Lovin' Gaztea" bilduman hartu duela parte, Hertzainak-en "Aitormena" kantuaren moldaketa eginez. Ostiralean estreinatuko dute bertsio berri hori. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa Andor.

Hauexek dira The Golden League diskoan agertzen diren birnahasketak:

1. "Don't give up" - John Talabots Slowing it Down remix.
2. "Bye Bye Bye" - In Flagranti remix.
3. "Don't Let The Children Play Around" Anoraak remix.
4. "The Last Time" Cazals remix.
5. "Other Lips Other Kisses" CFCF.
6. "The First Girl Who Got A Kiss" The Requesters remix.
7. "The Present" - David E Sugar remix.
8. "The Last Time" Arthur Baker remix radio edit.
9. "Easy" - Night Vision remix.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun