Asua eta Plentzia arteko errepidea itxiko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 8a, 14:26

Asua eta Plentzia arteko BI-2704 errepideko zirkulazioa eten egingo dute bihar, osteguna, goizeko 7:00etatik 11:00etara gutxi gorabehera, Sopelako bidegurutzearen eta Unbe gainaren artean, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez. Eten hori duela bi hilabete Erandion Unbeko bidegurutzetik gertu izan zen istripu baten ondorioz lubeta batetik behera erori zen edukiera handiko kontainer bat erretiratzeko lanek eragingo dute. Lan horiek irauten duten bitartean, errepide horren erabiltzaileek beste bide alternatibo batzuk erabili beharko dituzte. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun