Larunbat honetan, irailak 11, Efren Vazquez Derbi taldeko moto gidari bilbotarrari eta bere maisu Herri Torrontegiri egingo diete omenaldia. Izan ere, azken horren herrian, Gorlizen, antolatu du topaketa Stroopers motorzaleen elkarteak. Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta 500 motorzale baino gehiago batzea espero dute antolatzaileek. Ekitaldien artean, motorrez 60 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute Gorliz inguruko udalerrietan, Vazquez eta Torrontegi lagun dituztela. 20:00etan, berriz, egungo Europako trial txapeldun Jaime Busto gorliztarrak erakustaldia egingo du. Topaketan parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Horrek aukera emango die kamiseta oroigarria eskuratu zein jardunaldiari amaiera emango dion afarian izateko. Hala ere, hurrengo egunean, igandean, Plentzian izango dute lehiaketa-motor klasiko eta berrien erakusketa zaleek. Argazkian, Efren Vazquez motor gainean / cc-by-sa
Adriaa4.