Langile finkorik kaleratzen ari denik gezurtatu du gaur Metro Bilbaok. Hori bai, aldi baterako kontratuak murriztea erabaki dutela aitortu dute garraio enpresako arduradunek, Vascopress albiste agentziak zabaldu duenez. Metro Bilbaoren arabera, "gastuari eutsi eta errekurtsoak arrazionalizatzeko neurrien ondorioa" da aldi baterako kontratuen murrizketa. Langile guztiei eman omen zieten horren berri 2009ko urrian. Garraio enpresako arduradunek gaineratu dutenez, "inondik inora ez die eragingo kontratu mugagabe daukaten langileei". Euren hitzetan, egungo egoera ekonomikoak "giza zein ekonomi-baliabideekin gero eta eraginkorrago izaten behartzen gaitu, are gehiago diru publikoaz ari garenean".
LAB Metro Bilbaok atzo salatu zuen
langileak kaleratzen ari zirela. Argazkian, mobilizazioak egitea ez dute baztertzen langileek / © Koska irratia.