2010-2011 ikasturterako matrikulazio-epea abian du Uribe Kostako AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 8a, 21:32

2010-2011 ikasturteari begira, "Euskara? Bai, nahi dut" lelopeko kanpaina abiatu du Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak. Uribe Kostako AEKk matrikulazio epea zabalik izango du irailaren 29ra arte. "Izena emateko edo informazioa eskatzeko ordutegiak ezberdinak dira leku bakoitzean, baina orokor bat jartzearren: goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara", azaldu du Iratxe Marta eskualdeko arduradunak. Aurten berrikuntza ugari gehitu diote betiko eskaintzari. Besteak beste, Urduliz eta Lemoizen ere bulego bana izango da irail osoan zehar, matrikula egin ahal izateko. "Horren asmoa, ikasturtean zehar bertan ere taldeak egotea da", Martak aipatu duenez. Argazkian, Uribe Kostako AEK-ko arduradunak aurreko prentsaurreko batean.

Bestalde, mankomunitateko hainbat herritan gurasoei zuzendutako euskalduntze ikastaro laburragoak eskaintzen jarraitzeaz gain, bizkaiera ikastaroa ere egongo da aukeran ikasturte honetan. Irakasleentzat, “Hura ikusi, ha ikasi” materiala lantzeko ikastaro berezia ere antolatu dute. Institutu eta ikastetxeetako ikasleentzat, berriz, mailei begirako ikastaro trinkoak izango dira. Azkenik, bakoitzak etxetik bertatik ikasi ahal izateko metodo mistoa (ikasgel@) eskainiko dute. Eta horrez gain, ezin ahaztu ikasturte honetan zehar 17. Korrika etorriko zaigula.

Guztiaren berri izateko edota izena emateko hainbat modu daude:

Telefonoz: 944 304 734

E-postaz:
- lauaxeta[abildua]aek.org
- lamia[abildua]aek.org
- jeltilbaso[abildua]aek.org

Interneten: www.aek.org

Aurrez aurre: edozein Uribe Kostako AEKko euskaltegitan.
- Leioan, Luis Bilbao Libano kaleko 8. zenbakian (barruko patioan) 944 646 063
- Algortan, Iparbide kaleko 6. zenbakian. 944 304 734
- Urdulizen, Aita Gotzon, 1 (KZgunean).
- Plentzian, Kristo 8 helbidean 946 773 607
- Gorlizen, Iberrebarri plazako 5 zenbakian. 946 773 646
- Lemoizen, kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun