Mankomunitateak eta Behargintzak egoitza bana zabalduko dute Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 9a, 08:42
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Behargintza Enplegu eta Tokiko Garapenerako Zentroak bulego berri bana zabalduko dute Urdulizen. "Urduliz Gaur" udal aldizkariak bere 5. zenbakian (pdf) iragarri duenez, "aurreikuspenak betez gero" egoitza biak hartuko ditu 2011ko lehenengo hiruhilekoan eraikitzen hasiko den 800 metro koadroko "eraikin modernoak". Aipatu higiezina Igeltzera industrialdeko parkingean eraikiko da, metrotik, errepide nagusitik eta herrigunetik gertu. Kokapen hori "pribilegiatua" da, Udalaren iritziz. Mankomunitateak eta Behargintzak ordainduko dute eraikina jartzeko lanak eta Urdulizko Udalak, berriz, orubea jarriko du. Egoitzekin batera, lurrazpiko hiru solairuko parkinga egingo dute, 300 ibilgailurako kapazitatearekin. Bitartean, Uribe Kostako Mankomunitatearekin eta Behargintzarekin aritzeko, hurrenez hurren, Larrabasterrara eta Berangora joaten jarraitu beharko dute Urdulizko auzokideek. Argazkian, eraikina altxatuko den oraingo parkinga / © Urdulizko Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun