Iazko Indabada Mundialeko argazkiak:
Hamaika ikusteko jaioak gara eta ia ia konturatu barik heldu zaigu jada hamaikagarren Indabada Mundiala. Iaz arte Algortako Txiki eta Otaegi plazan urtero egin den babajan handia aurten ere Bihotz Alai plazan izango da, seguru aski, urriaren bukaera aldera, larunbatean. Algortako Gazte Asanbladak iragarri duenez, Indabada Mundiala prestatzeko batzarrak datorren astelehenean, hilak 13, abiatuko dituzte. Indabada batzordea, Getxoko Txorimalo gaztetxean batzartuko da astelehenero, 18:00etan. AGAk gazte guztiak animatu ditu horietan parte hartzera. Argazkian, iaz lehenengo aldiz burutu zen Indabada Bihotz Alai plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!