Independenteak "PP eta PSOEren arteko ituneko peoiak" direla dio Plentziako EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 9a, 09:37

Plentziako Udal Gobernuak hiribilduko jaietan ikurrina erabili ez izana gogor kritikatu du Euzko Alderdi Jeltzaleak. Tokiko EAJk atzo kaleratutako oharrean irakur daitekeenez, ikurrina "ofiziala den toki orotan ez dago. Suposatzekoa da Talde Independenteak, apolitikoa izan arren, euskal herritarra izaten jarraituko duela. Plentziako auzokide guztioi gure nortasun plentziarra ospatzea gustatzen zaigu, baina gehiengoa gara euskal herritarrak garela ahaztu nahi ez dugunok. Jaiak ez politizatzeko [Ikurrina] jai dekorazio gisa ez duela erabiltzen dio Talde independenteak. Haiek 'apolitikoak' direlako. Gure herria PP eta PSOEren itunaren ildoan 'normalizatzen' laguntzea da lortzen dutena, Euskal Herria 'normalizatzeko' beste urrats bat". Horregatik, Plentzia eta Gorlizko talde independenteei "Uribe Kostan euskal nazionalismoa botatzeko joko politikoan PP eta PSOEren arteko ituneko peoiak" izatea egotzi diete Plentziako jeltzaleek. Argazkian, Jabier Artaza Ibargurengoitia alkategai jeltzalea / © Plentziako EAJ.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun