Udondoko jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 9a, 10:13

Udondoko Jai Batzordeak egindako lanari esker, Leioako auzo horretako jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi. Leioa mailako hainbat kultur talde batzen dituen Leioako Kultura Topaguneak iragarri duenez, Udondoko Jai Batzordeak "egitarau polita antolatu du bi egun zoragarrietarako". Izan ere, bihar, ostiralarekin, goizeko 11etan botako dute txafleroa eta hortik aurrera etengabeko ekitaldi-jaza izango da auzoan. Besteak beste, bertso-pregoia, euskal dantzak, bilbainadak, bertso-saioa, batukada, erromeria eta Mozorro Gaua izango dira bata bestearen atzean, atsedenik hartzen utzi gabe. Hurrengo eguna ere ez da lasaiagoa izango: paella txapelketa, kantu poteoa, mus txapelketa, umeen jolasak, arrantza txapelketa, aizkolariak, kontzertua eta DJ saioa izango dira. Igandean, berriz, Leioako Udalak antolatutako festen errepikapena izango da Ondiz auzoan. Argazkian, paella txapelketa irabazteko oinarrizko osagaiak.

Udondoko jaietako egitaraua:

Irailak 10, ostirala. Jaien hasiera eta Mozorro Gaua
11:00etan Txupinazoa eta txistulariak
12:00etan Meza Ondizko baselizan
13:00etan Bertso-pregoia, ikurrinaren igoera eta ohorezko aurreskua
13:15ean Nagusientzako luntxa
17:30ean Euskal Dantzak
18:00etan Txokolate jana
19:00etan Los Txikis (Bilbainadak)
21:00etan Bertso-saioa
22:00etan Batukada
23:00etan Erromeria Obaneuke taldearen eskutik
00:30ean Mozorro gauaren sari banaketa

Irailak 11, larunbata. Paella txapelketaren eguna
09:00etan II. Paella Txapelketaren izen-ematea
13:30ean Leioako Musika Banda
13:30ean Kantu poteoa
14:00etan Paellak aurkezteko ordua
16:30ean Mus Txapelketa
17:00etan Umeentzako jolasak eta Amancioren ikuskizuna
17:30ean Antzineko auto eta motorren erakusketaren hasiera
18:00etan VIII. Arrantza txapelketaren izen-ematea.
19:00etan Aizkolarien Bizkaiko Open-a
21:00etan Paella eta Arrantza Txapelketako sari banaketa
22:30ean Jarelbabel taldearen kontzertua
00:30ean DJ Sugoi

Ondizko jaietako egitaraua:

Irailak 12, igandea (errepikapena)
08:00etan bizkaitar erarako bakailao txapelketaren hasiera eta lursailen zozketa.
10:00etan txistularien kalejira
11:30ean herri kirolak
13:00etan Leioako musika banda
14:30ean bakailao kazolen aurkezpena
16:00etan igel-toka txapelketa
18:00etan bakailao txapelketako sari banaketa. Ondoren, erromeria Drindots taldearekin
22:00etan jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun