Erandioko Atletismo Eskolak izen-ematea zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ira. 9a, 11:00
Erandio Atletismo Taldeak 2010-2011ko denboraldirako irteteko pistola-tiroa bota berri du. Izan ere, Erandioko Atletismo Eskolarako izen-ematea zabaldu du. Kirolean hezteko asmoa duten eta 2004an edo aurretik jaio diren neska eta mutilen bila ari dira klubeko kideak, eskolan praktikatzeko. Interesatuek Erandioko polikiroldegian egin ahal izango dute inskripzioa hilaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:30ak eta 20:30ak bitartean. Halere, ez dute zertan egun horretara arte itxaron behar izango. Dagoeneko atletaerandio[abildua]telefonica.net posta elektroniko helbidera bidal dezakete kirol eskolarako izen-ematea. Mezuan, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta hala badagokio, ikastetxearen izena jarri beharko dituzte. Kirol entseguak hilaren 28an, asteartean, hasiko dira Erandioko polikiroldegian, 18:30ean. Argazkian, besteak beste urtero Jorge Blancoren omenezko Erandioko Herri Krosa antolatzen du Erandio Atletismo Taldeak / © Erandio.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun